Historia - Druyenetik ALAITZera
Druyen, 2004tik aurrera hegan egiten du fotozeramikarekin.
Hasieratik Arte Funerarioan eta Oroitzapen artean espezialitzatu da, Gipuzkoan, Bizkaian eta Nafarro mailan bezero ugari sortuaz.
2016an, Druyenek bere hegalak irekitzen ditu eta bere barrun zuen sormen guztia hegan ateratzen du. Honela ba, Druyen fotozeramikak bere parte artisauari, kreatiboari, koloretsuari, dibertigarriari eta ausartari bide ematen dio. Eta horrela ALAITZ sortzen hasten da.
Zer egiten du?
ALAITZek, zeramikarentzako tonerrez egindako kalkamonia bereziak lantzen ditu. Hauekin zeramikazko edozein pieza apain dezake bai pieza industrialak eta bai eskuz egindakoak.
Piezak labean bukatzen dute, irudia zeramikan bitrifikatuz eta betirako iraukor mantenduaz. Dena lan artisaua da eta pieza bakoitza banan banan lantzen da

Zer eskeintzen du?
Gure artisau eta gure berezko diseinuzko produktuak sortzea, sentsazioak sortzen duten irudiekin, non UAUen mundura eramaten gaituzten.
Baina, beste artista batzuekin lan egiteko aukera ematen dugu, lan esklusibo, desberdin eta bizitza beteriko lanak aukeztuaz. Eta nola ez, pieza bakoitza personalizatu dezakegu, edozein irudi, marrazki, argazki egokituaz eta pieza bakarrak sortuaz.

Sortzailea.
Alaitz Andonegui Recarte. (Donostia, 1975)
Txikitatik gustatu zait marraztea, musika eta amestea. Solfeoa ikasten hasi nintzen, Donostiako Musika Kontserbatoriaoan eta Arpa klasikoa jotzen bukatu nuen.
1994-1999 bitartean, Leioan Arte Ederrak ikasi nituen, Audiobisualetan espezializatzen. Zernbait erakusketetan parte hartu nuen Bilbon, nere lanak aurkezten.
Behin karrera bukatuta, Comora (Italia) joateko aukera eman zidaten, Aleph argazki estudioan praktikak egiteko.http://www.alephcomo.com/.
Kasualitatez, behin, Comoko kaleetatik paseiatzen, denda batean "Lezione di Arpa Celtica" jartzen zuen kartel batekin topatu nintzen eta 2 aldiz pentsatu gabe bertan sartu nintzen. Piskanaka piskanaka, arpistaz osaturiko talde bat sortu genuen, orkesta bat bihurtzeko asmoarekin. Honela, proiektu honekin 2003an bere lehenngo CD argitaratu genuen eta gaur egun oraindik, Italian, arpa zeltazko orkesta ezaguna izaten jarraitzen du http://www.arpaceltica.com/
Oraindik bueltatu nahi ez nuenez, Milaneko turismo bulegoan lan egiten hasi nintzen eta 2002an Stella Verden lanean hasi nintzenhttp://www.stellaverde.it/ Hor ikasi nituean ukitu fotografikoak eta fotozeramikaren mundua. Haiei esker, 2004an, nere Druyen proiektuarekin hasi nintzen Donostian. http://druyenfotoceramica.com/
Honela ba, 2004n, ikasitako guztiarekin, Donostiara bueltatu nintzen eta nere bideari ekin nion. 0tik hastea, Arte Funerarioa den mundu ezezagun honetan, ez zen erraza izan, baina bezero talde fedel bat lortu nuen eta 13 urte hauetan elkar jarraitzea lortu dugu. Beraiei esker eta baite nere lanari esker, gaur egun, Druyenek hegalak ireki ditzazke eta garai kreatibo eta artisau honetan ALAITZekin hegan egiten hasten da. Arte Funerarioa eta Oroitzapen Artea alde batetara utzi gabe.
Garai berri honetan elkarren ondoan jarraitzea gonbidatzen zaituztegu eta nere lanetaz disfrutatzeaz nik bezain beste.
Kontaktua
Helbidea
ALAITZ / Druyen Fotoceramica
C/ Virgen del Carmen 69, bajo
20012 Donostia
tel: +34 943293482
info@alaitz.eus
Idatziguzu!
Información básica sobre Protección de Datos
Responsable: ALAITZ (Alaitz Andonegui Recarte)
Finalidad: atender la solicitud del interesado
Legitimación: consentimiento del interesado
Destinatarios: no se cederán datos a terceros
Derechos: acceder, rectificar y suprimir los datos, así como otros derechos, como se explica en la información adicional. Puede consultar la información adicional y detallada sobre Protección de Datos en: www.alaitz.eus MÁS INFORMACIÓN PINCHA AQUÍ